Lur eta Hodei kezkatuta datoz. Eskola hasi da eta ume gehienek erdarara jotzen dute denbora guztian. Udan gurasoekin egon dira eta erdaldunak direnez, “ikusten dutena errepikatzen dute”. Gurasoen jarrera euskararekiko zein garrantzitsua den agerian gelditzen da.
Oporretatik bueltan, abian da POTTO saioaren ikasturte berria. Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko faseari heldu diote bertsolariek eta POTTO saioan ere lanean hasi gara. Hutsune handiarekin hasi ere; gure Josu Zabala maisu handiaren ordez Ibon Burgoa arituko zaigu soinu-teknikari lanetan (baina, zorionez, Josuren bisitarik ere izango dugu ikasturte honetan, bere jakinduriaz […]