Udazkenera iritzi berri gara eta gaurko nutrizio atalean sasoiko elikagaien inguruan mintzatuko gara, asko dira hauek kontsumitzeko ditugun arrazoiak, esaterako, ahalbidetzea elikagai osasuntsu eta freskoen kontsumoa, tratamendu kimikorik gabe, produktuen biltegiratzerik gabe, atmosfera kontrolatuetan. Honen inguruan hitz egin dugu On ekin nutrizioko lagunekin.
Gaurko saioan Pauline & Julitte kantariak batu zaizkigu. 2014 urtean ezagutu zuten elkar eta 2015ean Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko kontzertuak ematen hasi ziren. 2017an atera dute aurreneko diskoa, Hegaldaka izena duena.Bilbon izan dira eta Hegaldaka lana ekarri digute. Saioaren bigarren atalean Gotzon Barandiaranek argitaratutako liburuaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Gotzon […]