Euskaltegien egoera normalizatzen hasteko pausu garrantzitsua eman du Jaurlaritzak

Erabaki historikoa dela nabarmendu du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak eta baita Isabel Isazelaia eta Laida Beristain euskaltegietako ordezkariek ere. 40 urte eta gero, irakasleen lan baldintzak hobetzeko akodioa sinatu dutela esan dute. Lau urtean %36 hobetuko da euskaltegietako irakasleen soldata, eta %26,5 jaitsiko da urteko eskola ordu kopurua.

Euskaltegietako irakasleen egoera honelakoa da momentu honetan: alde batetik, sektore erebat feminizatua da, hezkuntza arautuan baino %10 gehiago dira emakumeak. Bestalde, irakasle falta nabaria dago, eta gainera, profesionalak gero eta helduagoak dira; erdiak baino gehiagok, 50 urtetik gora ditu. Jaurlaritzarekin sinatutako akordio honen bidez, nabarmen hobetuko da sektorearen egoera, baina hala ere, badira oraindik landu beharreko puntuak. Isabel Isazelaia euskaltegietako ordezkariak hitzegin digu ildo nagusi horiei buruz; alegia, matrikula prezioen auzia, irakasleen araututako hezkuntzarako jauzia, finantzazioa eta administrazioekiko lankidetza.

 

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa eta Getariako Bertso-Eguneko kontu kantuak

og. Api 15 , 2021
Gaur ere POTTO egin dugu GURE Bilbo Hiria irratia. Martxora arte egin eta, KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Udaletxe aurreko plazan kantuan izan ziren Inazio Vidal eta Onintza Enbeita. Getarian izan zen Bertso-Egunera ere joan gara, eta, bat-batekoak barik, prestatutako bertsoak hedatu ditugu: Eli Pagola […]

Honekin lotuak