Hilabete eskas pasa da Mugerren, Baionatik gertu, Ikea saltoki berria zabaldu zutenetik, eta horren inguruko bilana eginez hasi da Irulegiko Irratiko Pantzo Hirigarai gure kolaboratzailea ikasturte berriko bere lehenengo iruzkina. Batzuentzat oso ona da IKEA etorri izana, beste batzuentzat, aldiz, oso txarra. Horrez gain, Pantzok Lurralde Antolaketa Ipar Euskal Herrian, AHT, Urepeleko Xalbador eguna eta Donibane Garaziko Alternatiba eguna komentatu ditu.
Andrea Lago neskato galiziarraren kasuak mahaigainean jarri du heriotza duinaren inguruko eztabaida, hedabideetan bederen. Josu Larrinagaren ustez eztabaida zabaldu behar da gizartera, aurreiritzi erlijiosoei eta beste batzuei aurre egiten. Egun hauetan, Gasteizko Legebiltzarrean ari dira gai horretaz eztabaidatzen, Josuk kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151006sosularrinaga.mp3