Maiatza arte luzatuko da Ikusi eta Ikasi programaren 15. edizioa

Ikusi eta Ikasi umeentzako euskarazko programa 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta aurten izango du XV. aldia. Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera,  umeentzako euskarazko ikuskizunik  programatu ditu berriro Bilboko barruti guztietan. Ekimen honen helburua da Bilboko umeek beren aisialdian euskara modu dibertigarrian erabil eta goza dezaten sustatzea, haiek kulturaren bidez heziz eta kalitatezko programazio bat eskainiz. Gaur, otsailak 1, hasiko dira umeentzako programazio honetako jarduerak, eta maiatzaren 16ra arte iraungo dute. Guztiz doan izango dira 75 ikuskizunak, arlo anitzetakoak: lantegi edo antzerki, dantza, magia, zeinu-hizkuntza, ipuin kontatzaile, zirku edo musika emanaldi gisakoak izango dira. Zehazki, 31 ikuskizun eta 44 lantegi eskainiko dira.Ikuskizunak doakoak dira. Sartzea librea izango da, lekuak bete artean; baina, ostera, lantegietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea aldez aurretik, www.ikusietaikasi.eus webean inprimaki bat betez; zozketa egingo da eskarien artean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Arthur Alexander, Eddie Hinton, Gatibu, Vocal Sampling

lr. Ots 2 , 2019
1962an Arthur Alexander kantariak You Better Move On grabatu zuen Alabamako Muscle Shoals-en, musika eszena zabalduz. Alexeanderrek country ñabardura zuen soul musika egiten zuen eta kantari beltz heterodoxoenetakoa izan zen. Jarraian berak ere egin zuen Anna (Go to Him) entzun dugu. Alexanderrek egindako abestiak Elvis, Dylan, Cooder eta abarrek hartu […]

Honekin lotuak