Berangon piztuta dagoen auzi batek oihartzun handia hartu du azken asteetan. Espainiako Entzutegi Nazionalak 16 lagun epaituko ditu ekainaren 8tik 26ra bitartean, 2022ko martxoan 19 urte espetxean eman ondoren etxera itzuli zen Ibai Aginagari egindako harrerarekin lotuta. Auzitegiak “terrorismoaren gorazarrea” leporatzen die auzipetuei, eta guztira 36 urteko espetxe zigorra, 171 urteko inhabilitazioa eta ia 79.000 euroko isunak eskatzen ditu. Horregatik, mobilizazioak eta ekimenak antolatzen ari dira, maiatzaren 30ean Algortatik Berangora egingo den manifestazioa.
Deskargatu hemen.

