Estaturik gabeko herrialdeen “Musika Bizian” jaialdia Galdakaon

Asteburuan Galdakaon Musika Bizian jaialdia ospatuko da, Palestina, Kornualles, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak  izango dira protagonista, Andra Mari dantza taldeak antolatu duen Musika Bizian jaialdian, estaturik gabeko munduko jaialdia bakarra. Bere V. edizioan, aurreko urteetan bezala, bestelako jarduerak ere izango dira Galdakaoko kaleak eta plazak girotu asmoz. Hala, kalejirak, umeentzako ikastaroak eta luthier azoka ere ondu dituzte urriko azken astebururako. Egitarau oparoa antolatu dute Jon Gomezek kontatu digun moduan, Palestina eta Kornualles herrien ordezkaritzak izango dira aurten jaialdira gonbidatutako talde berriak. Palestinaren ordezkari gisa 47 Soul laukoteak jardungo du. Kataluniatik, aurretik ere jaialdian parte hartu duen arren, errepikatu egingo du aurten Els Grullers folk seikotearekin. Eta euskal ordezkaritzari dagokionez, Xabi Aburruzaga trikitilariaren eta Esne Beltza talde beteranoaren esku egongo da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Kataluniako eskoletako murgiltze eredua aztergai

og. Urr 25 , 2018
Gaurko irrati tartean Hezkuntza ereduak izan ditugu gogoeta gai Xamarrekin. Kataluniako eskoletan murgiltze eredua erabiltzen dute, urteetan arrakasta izan duena. Kataluniako murgiltze eredua (irakasgai guztiak katalanez, gaztelaniaren eta atzerriko beste hizkuntza baten irakasgaiak izan ezik) 1983an aplikatu zuten lehenengo aldiz, Bartzelonako Santa Coloma de Gramenet hiriko hemeretzi eskola publikotan. 1992tik […]

Honekin lotuak