Musika Bizian, estaturik gabeko musiken jaialdia egingo dute Galdakaon , Andra Mari Eusko Dantzari taldeak sortu zuen jaialdia, 2014an, eta bederatzigarren aldia izango du. Aurten Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzungo dira Galdakaon. Iturrondo plazan izango dira kontzertuak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231027_xabi_musika_bizian.mp3 Deskargatu hemen.

Estaturik gabeko herrialdeen VIII. Musika Bizian jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, Galdakaoko Iturrondo plazan . Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako, Gaskoiniako, Groenlandiako, Sardiniako eta Transilvaniako musikariak bilduko dituzte.Garatz Unamunzaga izan dugu gurean Galdakaoko Andra Mari taldeko kidea, izan ere dantza taldeak antolatzen duen jaialdia da. Aurten nabarmendu du musika […]

Bueltan da Musika Bizian jaialdia. Osasun egoeraren ondorioz etenaldia egin behar izan ostean, mundu osoko taldeak biltzen dituen ekitaldia jarriko da berriro martxan Galdakaon. Azaroaren 5 eta 6an ospatuko da Iturrondo plazako eszenatokian eta bost talde arituko dira: bi euskaldunak eta besteak Sizilia, Kurdistan eta Faroe uharteetatik etorritakoak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211104_jon_gomez_musika_bizia.mp3 Deskargatu […]

Estaturik gabeko herrialdeen musikak hitzordua du urriaren 25 eta 26an Galdakaon. Musika Bizian jaialdiak Euskal Herriko, Man Uharteko, Frisiako eta Eskoziako doinuak bilduko ditu . Aurten jarduera paraleloak izango dira: luthier azokaren bidez, artisauek musika-tresnak nola egiten dituzten erakutsiko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191024_MusikaBiziaJaialdia.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburuan Galdakaon Musika Bizian jaialdia ospatuko da, Palestina, Kornualles, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak  izango dira protagonista, Andra Mari dantza taldeak antolatu duen Musika Bizian jaialdian, estaturik gabeko munduko jaialdia bakarra. Bere V. edizioan, aurreko urteetan bezala, bestelako jarduerak ere izango dira Galdakaoko kaleak eta plazak girotu asmoz. Hala, kalejirak, umeentzako […]

Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo […]

Asteburu honetan Galdakaon  Musika bizian jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Jon Gomez Andra Mari taldeko musikariak eman dizkigu jaialdiaren xehetasunak. Andra Mari dantza taldeak antolatzen dau hainbat sustrai dituan folk musika garaikide jaialdia.  Barikuan, Korsikako Zamballarana taldeak eta Anje Duhalde joko dute Iturrondo Plazan. Toki eta ordu berean, zapatuan, oholtza […]