Egin ezazu ariketa bat: pentsa ezazu zer jan duzun azken egunetan. Beharbada, okela, arraina, barazkiak, fruta, arroza, espagetiak, ogia, jogurtak eta abar. Denetatik. Mundu osoko jakiak eta jaki horiek prestatzeko hamaika modu ditugu eskura. Baina gaurko elikagaien aukera zabalak ezkutatu egin du garai bateko egoera. Garai batean egunero jaten zen taloa. Gaurkoan taloa izango da protagonista. Arto-irinez egindako opila, mehea eta biribila. Talo bero guria. Non zen irina talo egiteko?
Pandemiak hainbat ekimen jarri ditu martxan, desinformazioari aurre egiteko, isolatuta bizi direnak laguntzeko… eta baita gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko, horietako baten inguruan berba egingo dugu. Kapitala eta birusa sare sozialen bitartez hainbat albiste eta hausnarketa plazaratu dituzte Gorka Merenek ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200508_gorka_meren.mp3 Deskargatu hemen.