Gaurko irrati tartean Hezkuntza ereduak izan ditugu gogoeta gai Xamarrekin. Kataluniako eskoletan murgiltze eredua erabiltzen dute, urteetan arrakasta izan duena. Kataluniako murgiltze eredua (irakasgai guztiak katalanez, gaztelaniaren eta atzerriko beste hizkuntza baten irakasgaiak izan ezik) 1983an aplikatu zuten lehenengo aldiz, Bartzelonako Santa Coloma de Gramenet hiriko hemeretzi eskola publikotan. 1992tik Kataluniako hezkuntza publikoak izan duen eredu bakarra izan da. Espainiako gobernuak arriskuan jarri nahi du eredu hau.
Deskargatu hemen.