Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa izan da Galdakaon, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Irune Basagoiti izan zen garaile 473 punturekin; eta, bigarren, Enare Muniategi 459 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Bittor Altube, Asier Galarza eta Paule Ixiar Loizaga; hurrenez hurren, 452, 451, 440 punturekin. Seigarren gelditu zen […]
Galdakao
Maiatzaren 25ean, igandean, ospatuko da Ibilaldia Galdakaon. Aurten Eguzkibegi Ikastolari egokitu zaio jaia prestatu eta antolatzea. Itxaso Etxebarria da Eguzkibegiko zuzendaria eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Urte luzea izan dela aitortu du Etxebarriak, baina egindako lanarekin oso pozik daudela ere gehitu du. Gaineratu du, komunitateari garrantzia eman diotela eta […]
Musika Bizian, estaturik gabeko musiken jaialdia egingo dute Galdakaon , Andra Mari Eusko Dantzari taldeak sortu zuen jaialdia, 2014an, eta bederatzigarren aldia izango du. Aurten Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzungo dira Galdakaon. Iturrondo plazan izango dira kontzertuak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231027_xabi_musika_bizian.mp3 Deskargatu hemen.
Binke Galdakao Usansoloko tokiko hedabidearekin bat egin dugu, bertako azken berriak ekarri dizkigu Jon Gomezk. Kirol kontuetan lurraldeko lehenengo Mailara igo da Galdakao Futbol Taldeko emakumeen taldea, Denboraldia amaitzeko bi partidaren faltan, garrantzitsua zen apirilaren 29an jokatutakoa, Galdakaoko jokalariek ez bakarrik irabazi egin behar ziotelako Santurtziko jokalariei, baizik eta ostean […]
Udaberriko SORMENE ostegunean abiatuko da Galdakaon. Sormene lau lan–ildoetatik ( sormena–plazak–komunikazioa–transmisioa) 2021 eta 2022ko edizioetan TRANSMISIOA ildoan sakontzea erabaki genuen. 2022ko udazkenean, Transmisioa ildoaren baitan, Amatasuna, sorkuntza eta euskara jorratu genituen. Aurten, zaintza hartu gura dugu gogoetagai eta sormenerako pizgarri. Amatasunari, sorkuntzari, euskarari eta transmisioari erabat loturik baitago zaintza. Egitarau […]
Usansolotik abiatu dugu Binkeren errepasoa, Erraldoien konpartsa berria sortuko dutela kontatu digu Jon Gomez kazetariak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurtengo berdintasunerako Zirgari Sariak banatu dituzte. Besteak beste, Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimena saritu dute, kulturaren arloan berdintasunaren alde egiten duen lanagatik. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230307_jon_gomez.mp3 Deskargatu hemen.
Galdakaoko eta Usansoloko Binke herri aldizkariaren kronika ekarri digu Jon Gomez Kazetariak. Lehenengo Usansoloko Ospitaleko lan gatazkak ekarri dizkigu. Osakidetzaren «inmobilismoaren» aurrean, euren soldata lehen arretarekin parekatzea eskatzen jarraitzen dute Labeako Ospitaleko TGEEZko langileek. Abenduan egin zuten moduan, lau eguneko greba egingo dute otsailaren 14tik 17ra. Aipatzekoa Galdakaoko udalak eta […]
Hilabetean behin Binke hedabiderekin bat egiten dugu galdako eta Usansoloko berrien berri izateko. Hile honetan bertatik Jon Gomez kazetariak Galdakaon ospatu behar diren jardunaldi mikologikoen berri eman digu. Galdakao Bizkaiko mikologiaren hiriburua izango da berriz ere aste honetan, Peña Santa Cruz elkarteak Galdakaoko Udalaren laguntzaz Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 53. ediziorako […]
Estaturik gabeko herrialdeen VIII. Musika Bizian jaialdia urriaren 28an eta 29an egingo dute, Galdakaoko Iturrondo plazan . Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako, Gaskoiniako, Groenlandiako, Sardiniako eta Transilvaniako musikariak bilduko dituzte.Garatz Unamunzaga izan dugu gurean Galdakaoko Andra Mari taldeko kidea, izan ere dantza taldeak antolatzen duen jaialdia da. Aurten nabarmendu du musika […]
Ibaizabal magazinean Bilbo eta inguruko herrien berri izaten dugu eta ikasturte berriarekin lagun gehiago batzen zaizkigu gurera, Binke Galdakao eta Usansoloko aldizkaria dugu, hilean behin bertako erredakziora joko dugu bertatik bertara tokiko albisteen errepasoa egiteko,. Gaur irekitzen dugu leiho berri honen bide laguna Jon Gomez kazetaria izango da, Binke aldizkariko […]
