Kaleak betetzeko dei egin du Piztu Bilbo Itzali MTV mugimenduak

Piztu Bilbo itzali MTV plataformak agerraldia egin du, MTV music week hastera doan egunean. 11 botxo egunean esan bezala bi bizi eredu eta bi mundu talka egiten ari dira, alde batetik haiek daude, Oligarkia vasco españolaren ordezkariak EAJ, Iberdrola , bbk… eta MTV kultura bultzatzen dabiltzanak eta hiritarren gorputza merkantilizatzen dutenak, eta beste aldean herria dago, langile klasea, herri mugimenduak. Jorge Blanco Piztu Bilbo Itzali MTV bozeramailea. Aste honetarako kaleak betetzeko hainbat ekintza antolatu dituzte, Azaroak 1 ostegunean , arratsaldeko 18:00etan Etxebarrieta plazatik abiatuta kalejira musikatua egingo dute, Ostiralean Azaroak 2, arratsaldeko 17:00etan Indautxu plazan mahai ingurua antolatu dute, Lutxo Egia, Jule Goikotxea, Errekaleor Bizirik parte hartuko dute. Larunbatean bizikleta martxa antolatu dute goizean eta arratsaldean Elliptika plazatik abiatuta manifestazioa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Pornografia aztergai

al. Urr 29 , 2018
Gaurko irrati tartean pornografia izan dugu mintzagai Mikel Oribe Sexologoarekin. Puntu batzuk argitu dizkigu;  Pornografia, oro har, fikzioa da. Gainerako filmetan bezala, editatuta dago. Ez da errealitatearen adierazgarri, fantasia baizik. Hainbat pornografia mota dago, zenbait aurkitzeko zailak diren arren.  Pornografia gure edo besteen fantasiaz gozatzeko eginda dago, ez sexu heziketarako. […]

Honekin lotuak