Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera jeloskortasunaren inguruan aritu gara, batez ere bikotean ematen direnean zer ekarri dezakeen. Zeloak emozio bat da, beldurra edo triste jartzea bezala, bizitzaren momentu batean sentituko dugu; emozioak bezala kudeatu behar ditugu. Jeloskortasuna urrun heltzen denean kaltegarria izan daiteke bikotearen buruko osasunarentzat. Obsesioa eta deskonfiantzak mutur arriskutsuetara eraman dezakete harremana eta erlazio toxiko bat bihurtzen da.
Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruan berba egingo dugu jarraian, izan ere, mugarik gabeko ekonomialariak gaiaren inguruko eztabaida pizteko asmoz, hausnarketa ezberdinak plazaratu dituzte. azken urteotan eztabaida egin du Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) ezar ote daitekeen pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko, askatasun ekonomikoa sustatzeko eta pertsona guztientzat bizitza duina izateko tresna gisa.Ideia […]