PLAZERA ZEURE ESKUETAN: “Margarita with Straw “ filma aztertu dugu, garun paralisia eta sexualitatea

Gaurko gure sexologia atalean Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak izan dira. Margarita with Straw  filma aztertu dugu ikuspegi sexologikotik. Laila Kapoor  da pelikulako protagonista, 19 urte ditu Indiarra da. Garun paralisia du, gurpildun aulkian bizi da. Amarekin harreman estua dauka. New Yorkera ikastera doa eta bertan beste mundu bat ezagutuko du, Khanum Berta ezagutuko du, itsua den neska , eta Jared mutiko guapoa. Bere sexualitatea deskubritzen joango da. Pelikulan oso modu naturalean agertzen zaigu garun paralisia  duen pertsona sexualitatea deskubritzen, Bere orientazio sexualaz hausnartzen du. Pelikulak Tabu batzuk dakartza erdigunera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #273: Jabetza intelektualaren Europako zuzentarau berria

al. Api 1 , 2019
Aste honetan, birpasatzen ditugu Apple-en azkenengo aurkezpenak, zerbitzuen arloan, eta bere hurrengo pausuen eztabaida irekitzen dugu. Europan baita ere jarriko dugu begirada, Jabetza intelektualaren direktiba berria esplikatzeko. Bukatzen dugu Tolosan, Gipuzkoa Encounterraren kontaketak ekartzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]

Honekin lotuak