Gaur jaiko da Tantaka.tv telebista berria, ohiko telebistetan tokirik ez duten edukiak eskaintzea eta isilarazitako ahotsak entzunaraztea da online komunikabide honen helburua. Javier Gonzalek ekarri dizkigu telebista berriaren xehetasunak. Gaurkotasunetik haratago, parte hartzeko hedabidea izango da eta askotariko gai sozialei helduko die, besteak beste, feminismoarekin, migrazioekin, ekologismoarekin eta aniztasunekin lotutakoei. Hori guztia ikuspegi kritiko eta ausartarekin. www.tantaka.tv telebistaren sustatzaileak Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba eta Paz con Dignidad elkarteak dira. Gaur Bilborocken aurkeztuko dute telebista berria eta lehenengo saioak sareratuko dituzte.
Deskargatu hemen.

