Gaur Iñakik Francisco Lloret izeneko ekologoak idatzitako La muerte de los bosques liburua ekarri du hizpidera. Ekosistema konplexuak eta sensibleak dira basoak, eta kontinente guztietan ari dira, han eta hemen, kolapsatzen. Sarritan klima aldaketari eta lehorteei egozten diegu suntsiketa horien errua, baina gizakiak egin ohi duen ustiapenak, suteek eta izurriteek […]

Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke basoak eta naturako pizti, landare eta bestelako izakiak mantentzeko, gure osasunerako, ondo bizi gaitezen, mantendu behar dira eremu naturalak. Hainbat izakiri euren bizilekuak kenduz gero, gizakiak bizi diren inguruetara hurbiltzen dira eta, besteak beste, epidemiak sor daitezke horren ondorioz. Euskal […]

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu aste honetako errepasoa. Italiako Florian enpresak zerrategi erraldoi bat kokatu nahi luke Okzitaniako Lannemezan  hirian. Pirinioetan eragin dezakeen kalteaz erreportaje zabala landu dute. Txertoen negozioaren  inguruko analisia aztertu dute. COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke […]

Larunbatean Arrietan Kolore guztietako basoak ekimenak batzar irekia egingo du. Bertoko basoen kudeaketa eta egoeraz hausnartzeko. Bertoko basoen alde errazago egingo luketenak? Diru premia larririk ez eta gerorako ikuspegi zabala daukatenak? Kolore Guztietako Basoak plataformatik Bizkaiko baso kudeaketa hobetzeko proposamenak lantzen dihardu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190301_benat_kolore_guztietako_basoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Bizkaiko  basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko antolatu dituzte, Ekologistak Martxanek Basoen inguruko hirugarren jardunaldiak. Bertoko basoen kudeaketa aztertu eta beste erkidego batzuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan.  Informazio guztia Edu Renobales ekologistak Martxaneko kideak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Ekologistak_Basoak.mp3 Deskargatu hemen. Informazio gehiago: http://ekologistak.org  

1

40 talde ekologistek eta arloko hainbat elkarte eta enpresek osatutako plataformak, bertako basoaren berreskuratzearen alde lan egiteko proposamena aurkeztu du gaur “Kolore Guztietako Basoak” izenpean. Proposamen honek EHUko 3 departamenturen babesa jaso du, baita kultura zein akademia arloko 50 pertsona baino gehiagorena ere. Proposamen honen bitartez zera eskatzen diote Bizkaiko […]

Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta, hilaren 17an hasi ziren Baso jardunaldiak Bilbon, Eduardo Renovalesek kontatu digunez. Basoen egoera ikusita, hainbat tekniko eta aditu ari dira horietan parte hartzen. Gaur beste saio bat izango dute Ekoetxean (Pilota kalean) eta larunbatean mendi-irteera prestatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151126solaseduardorenovales.mp3 Deskargatu hemen