Badirudi aurten Xahoren urtea dela, izan ere, hemen aipatu dugun Asiskoren AztiHitA liburuaz gain, Maiatz argitaletxeak aurten argitaratu duen Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Agosti Xahok idatzitako Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques liburua dugu, lehenbizikoz 1836an frantsesez eta 182 urte geroago euskara batuan argitaratua. Luzien Etxezaharreta editorearekin eta liburua itzuli duen Xabier Zabaltzarekin mintzatu gara liburu honen eta Xahoren figuraren inguruan. Zabaltzaren esanetan, Xaho “oso pentsalari joria zen eta bera ulertzeko modu asko daude”.
Deskargatu hemen.