PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Sexismoa publizitatean

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak sexismoa publizitatean aztertu du. Begirada kritikoa izateko hainbat atal aztertu ditugu. Argi dugu publizitatean erabiltzen den lengoaian emakumeari ematen zaion tratua, baina orain gero eta sotilagoak dira mezuak, horregatik, begirada kritikoa izan behar dugu. Publizitateak eragin handia dauka gure gizartean. Gehienetan, iragarkiek kutsu sexista edo matxista dute; emakumeak eta gizonak topiko batzuen inguruan sailkatzen dira iragarki sexistetan. Publizitateak, gizarte demokratiko batean, errealitatearen ispilua behar du, eta gizartearen baloreak eta motibazioak ondo aurkeztu. Iragarkietan, askotan, matxismoaren ideologia islatzen da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hartzaile pasibo izatetik jagole aktibo izatera jauzi egin, Oier Gorosabelen eskutik

ar. Abe 18 , 2018
Gaurko saioan pazientearen jarreraren inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Kirola egitea izango litzateke onena, eta hori ezingo balitz, profesional baten kontsultara jotzea. Baina kasu batean nahiz bestean, oinarrizkoa den helburu bat dago: norbere burua zaintzen ikastea. Kontuan har dezagun, batzuek oraindik hala sinesten duten arren, minak ez dituela “haize […]

Honekin lotuak