Burutü publizitate-agentziak Berlingo Red Dot saria jaso du Bizkaikoa-rentzat sortutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpainagatik, “Brands & Communication Design” kategorian. Josu Bergara batu zaigu irratira, publizitateaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_burutu.mp3 Deskargatu hemen.
publizitatea
Bilboko Azkuna Kultur Zentroan, “Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)” izenburupean iazko abenduaren 3tik urtarrilaren 31ra bitartean ikusgai izan den erakusketa izan dugu hizpide Ula Iruretagoienarekin. Mario Paniego artistak komisariatua, 2020ko komisaritza berrien deialdiaren lan eta erakusketa emaitza izan da erakusketa. Bere baitan mahai-inguru bat burutu zen, espazio publikoa eta […]
Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak sexismoa publizitatean aztertu du. Begirada kritikoa izateko hainbat atal aztertu ditugu. Argi dugu publizitatean erabiltzen den lengoaian emakumeari ematen zaion tratua, baina orain gero eta sotilagoak dira mezuak, horregatik, begirada kritikoa izan behar dugu. Publizitateak eragin handia dauka gure gizartean. Gehienetan, iragarkiek kutsu sexista edo […]
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitzekin. Eusko Jaurlaritzak publizitatean gastatzen duten diruaren inguruko erreportajea izan dugu hizpide. Datuak aztertu ostean gaztelaniazko hedabideak jasotzen dute publizitatean diru partida handiena. Bestetik Italiako Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagi izan zen Barbara Balzeraniri eginiko elkarrizketaz aritu gara. Bukatzeko Suna Altun kurduaren […]
Lelo horrekin, Estitxu Garaik ikastaroa eman du Eibarreko UEUn, hilaren 1 eta 2an. Egun euskalgintzan publizitateaz ezer ez edo oso gutxi dakiten batzuk dabiltza publizitatea egiten. Hain zuzen, besteak beste hutsune hori bete nahi izan du ikastaro horrek. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702estitxu%20garai.mp3 DESKARGATU HEMEN