Gaurko Xerezaderen artxiboan Jo dugu Budapest ipuina ekarri dute. NoViolet Bulawayo Zimbabweko idazlea dugu. Jo dugu Budapest (Hitting Budapest) ipuina plazaratu zuen eta ahots oso indartsu baten jabe zela erakutsi zuen. Afrikako hegoaldeko emakume honen ahotsa Mikel Elortzak ekarri du euskarara.
“Ekialde Hurbileko Gakoak” saioan Yemengo gerra aztertu du Iñaki Urreztarazuk. NBEk munduko krisi humanitario larriena dela dio. 90eko hamarkadatik herrialdeak ez du bakerik ezagutu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181219_EkialdeHurbilekoGakoak_12saioa.mp3 Deskargatu hemen.