2019ko urtarrileko aldapa pikoak badu gozotasunik: POTTO saioaren itzulera.

 

Bai, bueltan da POTTO saioa. Aste batzuetan indarrak metatzen ibili eta gero, Bilbo Hiria irratiaren txori-tokira bueltatu da Erlantz Ibargurengoitia, gaurkoan Ane Zabalaren laguntzaz, Josuren betiereko presentziak gidatuta.

Urteko aurreneko saioan Plentziako Ezbaian eztabaida-taldeak antolatutako bertso-afarian izan gara, Danontzat Gaztetxean izan genuen Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi entzuteko aukera. Eta, gerora, Euskal Herriaren beste muturrean, Lesakan, Bortzirietako bertsolari txapelketaren 20. edizioa ere ekarri digute irratira

Biba bertsoa

Aupa apolo!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 87: Ebakuntza ondoko arnas ariketak (Ana Rodriguez Larrad)

og. Urt 10 , 2019
Gizakiok automatikoki egiten ditugu gure gorputzaren hainbat funtzio. Hainbestetan egiten ditugu, non azkenean konturatu ere ez garen egiten horixe egiten ari garenik. Adibidez, jaiotzen garenez geroztik arnasa hartzen dugu oharkabean. Baina batzuetan gure arnas aparatuan gaixotasunak sortzen dira eta ondorioak pairatzen ditugu. Ondorio horiek leuntzeko, arnas fisioterapia onuragarria dela ondorioztatu […]

Honekin lotuak