Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira zer aukera eta zer erronka ekarri ditu? Galdera horretatik abiatuta Topaldia jardunaldia antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak urtarrilaren 31n izango da aurtengoa, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Euskaraldiak euskaltzaleen mugimendua berritzeari begira ekarri dituen aukerez eta erronkez hausnartzeko osatu dute edizio berri honetako egitaraua. Datozen urteetarako lehentasunei eta kontutan hartu beharreko elementuei begira jartzea izango da helburua. Horretarako, hainbat hizlarik nork bere ikuspuntutik egingo diote gaiari ekarpena. Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 23a bitartean izango dute aukera topagunea.eus/topaldia webgunean.
Deskargatu hemen.