Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoak HIESA izan du hizpide. Sexu bidez transmititutako gaixotasunik ezagunena da. Gaur egun, milioika lagun daude munduan gaitz horrek jota. GIBak (Giza Inmunoeskasiaren Birusak) eragiten du ihesa. Pertsona bat seropositiboa dela esaten denean, pertsona horrek GIB birusa duela esan nahi da.GIB birusak immunitate sistema suntsitzen du, eta infekziorik arruntenak ere gaixoaren bizia arriskuan jartzen du. GIBdunaren bizia luzatzeko hainbat botika sortu dira azken urteotan. Gaurko saioan nola transmititzen den ere aztertu dugu, Odolaren, semenaren, jariaketa baginalen eta infektatutako amaren esnearen bidez.Honek esan nahi du GIBa hiru bidetatik transmiti daitekeela: sexu bidez, odolaren bidez eta amatik haurretara. Hizkuntzan ere izan dugu hizpide eta gaixotasunaren inguruan egon de estigma.
Deskargatu hemen.

