Lautan Hiru antzerki txikien festibala aurkeztu du Euskaltzaindiak. Bira Kulturgunea , 7Katu Gaztetxea eta Cafe Bar Bilbaorekin elkarlanean sortutako egitasmoa da honakoa. Lau ostegun iraungo ditu, bakoitzean hiruna antzerki piezarekin. Artista asko batuko ditu festibalak, horien artean Galder Perezen Lurrun minez azpimarratu dute, Cafe Bar Bilbaoko antzerki gidoi laburren txapelketa irabazi eta lehen aldiz antzeztuko baitu. Berataz gain, Mikel Martinez, Iñaki Ziarrusta, Ane Zabala eta Aiora Sedano eta beste asko izango dira. Urtarrilaren 31an emango diote hasiera antzerkiek festibalari, eta Euskaltzaindia, Bira Kulturgunea, 7katu gaztetxea eta Cafe Bar Bilbao artean ibiliko dira otsailaren 21a arte.
Deskargatu hemen.