11 ISPILU: Respect (Otis Redding) #Bertsioak

Gaurko saioan Rafa Ruedak “Respect” kantua ekarri du, Otis Redding soul kantariaren eskutik. Estatubatuar soul abeslaria izan zen. King of Soul “Soularen Errege” ezizenaz ere deitua izan zen. Berak konposatu eta abestutako abestirik ospetsuena (Sittin’ On) The Dock of the Bay izan zen. 1967ko abenduaren 10ean hegazkin istripu baten ondorioz 26 urte zituela hil zen. 1965ean grabatu zuen “Respect”  kantua,  geroa Aretha Franklin kantariak letran aldaketa batzuk eginda grabatu eta mundu osoan ezaguna egin zuen. Feminismoaren ereserkia bilakatu zuen.  Bertsioak Aretha Franklin, Stevie Wonder, The Backroom, Adeva (Patricia Daniels) eta saioa bukatzeko Negu Gorriak taldearen bertsio ekarri du.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Macbeth berritua eta euskalduna taularatuko dute Arriaga Antzokian

al. Ots 4 , 2019
Arriaga antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Gaurkoan Mikel Losada izan da gurean Macbeth pertsonai gorpuztuko duena. Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu […]

Honekin lotuak