SOLASALDIA: Etxebizitzaren arazoak

Stop    Gaurkoan, Josu Larrinagak etxebizitzaren arazoa izan du aztergai. Eskubidea izatetik urrun dabilenean, prezioak, espekulazioa, maileguen arazoak eta halakoak komentatu dizkigu Josuk. Etxebizitza gehiago eraiki nahi dituztela (87.000 Bilbo Metropolitarrean), gogoratu behar da Bilbon 16.000 hutsik daudela. Gainera, higiezinen burbuila husten hasi dela ematen du, horrek ekarriko lituzkeen arazo guztiak ahaztu gabe. Irtenbideak aipatzerakoan, jabego formula alde batera utzi behar dela komentatu du EHUko irakasle eta soziologo honek, alokairura pasatzeko. Solasaldi hau deskargatzeko, egizu klik HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Papua New Guinea Stringbands eta Bob Brozman – Songs of the Volcano

al. Urr 15 , 2007
    Bob Brozman mundu mailako aditua da Pazifikoko musiketan, eta National Guitar izeneko gitarraren erakusle nagusienetakoa. Etnomusikologo bat, gitarrak azken 500 urtetan munduan zehar egin duen ibilbidea aztertzen diharduena. Lan hauen arira hainbat kolaborazio egin ditu herri ezberdinetako musikariekin, Okinawako Takashi Hirayasu eta Reunion irlako Rene Lacaille adibidez. “Songs of […]

Honekin lotuak