11 ISPILU: Black hole sun ( SoundGarden) #Bertsioak

Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak Soundgarden taldearen Black hol sun kantua izan du hizpide. Sound Garden 1984an Seattle hirian sortutako grunge talde dugu. Grunge musika motako talde aitzindarien artean kokatzen da: Nirvana, Pearl Jam edota Alice in Chains taldeekin batera. Mundu mailan ospetsu bilakatu zuen diskoa 1994an kaleratu zuten Superunknown izan zen, bertan agertzen diren Black Hole Sun eta Spoonman abestiak oso ezagunak izan zirelarik. 1997an taldea bereizi egin zen taldeak musikalki hartu beharreko norabidearekiko zituzten desadostasunak medio. 2010ean euren itzulera iragarri zuten eta abuztuaren 8an Lollapalooza Jaialdian jo zuten lehen kontzertua. Gaur  entzun ditugun bertsioak Brad Mehldau, Peter Frampton, Anastasia, Paul Anka Di eta Noguera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak hirian euskara eta euskal kultura sustatzeko hitzarmena berritu dute

ar. Ots 26 , 2019
Euskaltzaindia sortu zeneko mendeurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. 100 urte euskal kulturaren eta euskararen alde lanean. Gainera, badira 10 urte Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskararen alde elkarlanean dihardutela, hirian euskara eta euskal kultura sustatuta. Bilboko Udalaren ildo estrategikoak dira euskara jagotea eta haren erabilera soziala bultzatzea, euskal literatura sustatzea eta gizarteratzea […]

Honekin lotuak