Hilaren 18tik 21a bitartean Europar Batasuna-Latinoamerika eta Karibeko VI. Gailurra egingo dute Madrilen. Egoera aztertuta, munduan zehar hainbat giza-eragilek Alternatibak Elkarlotzen sortu du, gailur horren inguruan Europar Batasuneko estrategiari erantzuteko. Bizkaian ere elkarte, sindikatu eta alderdi askok holakoa sortu du eta egunak daramatz prestatutako egitarauarekin, Martin Mantxok Ekologistak Martxan elkarteko kideak azaldu duenez. “Kapital eta gerrateen Europaren aurka” lelopean manifestazioa konbokatu du hilaren 14rako Bilbon.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.