MUSIBLA #60: Antony and the Johnsons, Anonhi, Art Brut, Franz Ferdinand, Giant Sand, Anari, Montoia

Gaurko saioaren hasieran Antony and the Johnsons taldea izango dugu. 2005ean argitaratu zuten I’m a Bird Now disko gogoangarria. Honen atzean Anonhi izena hartu duen musikaria dugu, ahots guztiz pertsonala duen artista. Segidan Art Brut Ingalaterratik datorren taldea. Hautatu dugun diskoa 2005ekoa ere bada: Bang bang rock ‘n roll abesti zuzenak eskaintzen dituzte disko honetan Art Brut taldeko kideek. Glasgowtik Franz Ferdinand, Tonight izena duen diskoarekin. Take me out abestiaz gaindi badago mundurik, Franz Ferdinandek asko zor dio abesti horri, baina aldi berean abesti horrek banda honen gainontzeko lanak inbisibilizatu ditu nolabait. 2016an amaiera eman zioten euren ibilbideari Giant Sand taldeko kideek 30 urteren ondoren, It’s All Over the Map izeneko diskotik bi abesti gordin ekarri ditugu. Bukatzeko Anari, Irla izan disko biribiletik ateratako bi abesti eta azkenerako, Xabier Montoia, Gorraizea disko zoragarri ederretik ateratako beste bi perla.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #272: Sintoniak hasieran, abestiak bukaeran

al. Mar 18 , 2019
Saio honetan, sintonia eta jingle asko berreskuratzen ditugu berriak komentatzeko. Datuen babesarako legea, nazioarteko deien erregulazioa eta zatikizun digitalaren hurrengo dekretuak komentatuko ditugu, besteak beste. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean272.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak