MUSIBLA #91: Angel Olsen, Mugaldekoak Patxuko Nice, J. Mascis, Big Thief, Phisys versus Nomos, Sault

Angel Olsen-ek oso disko interesgarria plazaratu zuen pasa den 2019an, All Mirrors izeneko diskoak berehala jaso zuen kritikaren onespena. Missouriko abeslariak beste diskoetako lo-fi soinua tarte batez alboratu du eta oraingoan orkestra handi batez eta sintetizadore handiosen laguntzaz ondu du disko eder hau. Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariek Mugaldekoak izena eman zioten Beran sortu zuten proeiektuari. Hasiera batean Edu Zelaietaren izen bereko liburuko poema zenbaiti musika jarri eta agertokietara ikuskizun musiko-literarioa eskaintzeko asmoz. Hasierako asmo hura, ordea, handituz joan zen eta hiru disko kaleratu dute jada. Ondoren, Patxuko Nice-k egingo digu bisita, bere samurtasunez. Bi disko ditu kalean, besteak beste Joxe Ripiau taldeko kide izan zen Sergio Ordoñezen bandak. J. Mascis ezagun egin zen Dinosaur Jr. taldeko kide izan zelako. Gitarrista abila izateaz gainera, kantugile fina ere badela erakutsi du bakarkako diskoetan. Gaur bere bakarkako azkena ekarri dugu Elastic Days, eta hortik abesti bi: “Web so dense” eta “I went dust”. Hurrengo gonbidatua azken bolada honetan gatibatu gaituen talde bat da, Big Thief taldea hain zuzen ere. Adrianne Lenker-en bandak pasa den 2019 urtean bi disko atera zituen, zein baino zein interesgarriagoa. U.F.O.F eta Two Hands. Azken honetatik bi abesti puska. Kateatuta gauzkan beste talde bat Phisys versus Nomos talde donostiarra da. Euren azken grabazioan (Arraro Nioenean) abesti sorta ederra sortu dute, barnerakoiak, intentsoak eta txundigarriak. Gaurkoan “Isitasunaren oihua” eta “Konpromezu” entzungo ditugu. Bukatzeko, zerbait berezi, Sault izeneko banda, inork ez daki nondik atera den, baina euren abestietan pistak ematen omen dituzte

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Angulemako komiki azokaren inguruan Marko marrazkilariarekin

az. Ots 12 , 2020
Komikigintzan jardungo dugu gaurko saioan. Aurreko astean ospatu zen Angulemen komiki azoka, Frantziako komiki azoka garrantzitsuan euskaldun asko ikusi genituen. 47. edizioa da. Euskal irudigile eta komikilari asko bertaratu ziren.  Erresistentziaren Museoaren ikusi ditugu  Marko eta Iñaki Holgado. Les Compagnons de la Liberation liburuan Jean Moulini eskainitako liburukiaren marrazkiak egiten […]

Honekin lotuak