MUSIBLA #82: Oihaneko Zühainetan, Diabolo Kiwi, The Very Small Orchestra, Robert Jon & the Wreck, Charles Bradley, Grimes

Hasteko Oihan Oliarj-Ines musikari aloztarraren Oihaneko Zühainetan (2017)  proiektua.  euskal soinu tradizionalak gazteturik dakarzkigu, jazz, rock eta pop doinuez jantzirik, banda sendo batekin. Tradizioarekiko errespetuz, baina baita gaztetasunez ere, maiz akapela kantatuak diren hamabi euskal aire hunkigarri bildu ditu. Diabolo Kiwi taldea Donibane Garazitik datoz Kokinkeriak Fini izeneko diskoarekin. Taldeak funka du ardatz. EHZ festibaleko aurtengo kartelera osatu dute eta aurtengo kartelerarekin jarraituta The Very Small Orchestra taldea ere ekarri dugu, hara joateko aukera izan ez baduzu han entzun diren soinuen arrastoa izan dezazuen. Talde honi dagokiola esan taldearen oinarrian hiru musikari baino ez direla, gitarra akustikoa, biolina eta harmonika, hori bai, estudioan beste musikariren laguntza izan dute, gehien bat perkutsioetarako. Emaitza? Guztiz entzungarria eta kadentziaduna den diskoa: Gagarine. Bi abesti bertatik. Bertatik, besteak beste, Back in Town abestia entzungo dugu eta horrek bide emango digu Robert Jon & the Wreck taldearen Take Me Higher diskotik bi abesti ekartzeko, haien artean diskoari izena ematen dion abestitzarra. Duela gutxi joan zen Charles Bradley soul abeslari bikaina. Berandu hasi zen diskoak grabatzen eta goiz eraman zuen minbiziak. Hala ere, Changes bezalako disko gozagarriak utzi zizkigun. Bertatik bi abesti. Bukatzeko Grimes artistaren “We Appreciate Power” abestiarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eñaut Elorrietaren 'Irteera Argiak' gira abenduaren 1ean iritsiko da Bilbora

ar. Aza 19 , 2019
Eñaut Elorrietaren ibilbide musikala geldialdirik ez duen gurpil baten gisarakoa da. Gira-biraka darrai hainbat urtez eta honen jarraipena emateko dator hain justu, kaleratu berri duen Irteera Argiak diskoa. Azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio da Deserriko kantak diskoaren jarraipena, hain zuzen ere, landutako proiektu bakoitzarekin batera hazten joan baita sorkuntza eta […]

Honekin lotuak