Aupa entzule! Beste aste batez prestatu dugu saioa, oraingo honetan soinu lakarrak eta indartsuak gailentzen dira, adibidez The Sonics, 1965ean argitaratutako Here are The Sonics izeneko diskotik ateratako bi abestirekin. Jarraian Jack White, bere Lazaretto diskoarekin, uztardura ederra egingo du garage rock-a asmatu zuten The Sonics-ekin. Euskal Herrian ere baditugu soinu bete eta lakarrak, eta horren erakusgarri Zumaiatik ekarri dugu Voltaia taldea 2018an disko berria plazaratuko duten aitzakiarekin. Abereh proiektua ere entzungo dugu gaurko saioan, eta Liher taldea ere bai, Sismografoa eta Lurrikara ekarri dute hurrengo lanaren erakusgarri. Bukatzeko Mitski, kantu bitxiak eta musika ulertzeko sentiberatasun handia duen emakumea.
Deskargatu hemen.

