MUSIBLA #67: Matt Corby, Moxal, King Krule, Nilufer Yanya, Gari, Lonnie Holley

Hasteko, Matt Corby australiarra ekarri dugu, crooner labekada berriaren aitzindaria, nolabait, Rainbow Valley diskotik ateratako abesti pare bat dakarzkizuegu. Hannot Mintegia MOXAL proiektuaren burua dugu, Audience taldeko kide ohiak disko barnerakoia kaleratu du, nork bere hausnarketak egiteko espazio handia eskaintzen duena. Segidan King Krule. Londoneko musikari gazte hau ohikoa bihurtu zaigu saio honetan. Gaur 6 Feet Beneath the Moon izeneko diskoa dakargu. Nilufer Yanya-k Miss Universe diskoarekin kritika ezin hobeak jaso ditu hedabide espezializatuetan, diskoak badu mamia, zuek egiaztatzeko abesti pare bat bertatik. Garik Estutu diskoan bildu zuen Ya sé abesti hunkigarria eta Beste denbora batean diskoko Memoriarena abestia ekarri ditugu; bi harribitxi, zalantzarik gabe. Bukatzeko, Lonnie Holley dugu. Alabaman jaioa, artearekin guztiz lotuta dagoen gizona da, arte plastikoak, musika, arte hezkuntza… Alderdi asko jorratzen ditu. Gurera MITH diskoarekin ekarri dugu, Ipar Amerikari kritika mingotsa egiten dion albumarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Whiskey in the Jar, Dervish, Mavis Staples, Mandela eta reggae, GARA egunkariarekiko elkartasun kontzertua #PedroEliasIgartua

ar. Eka 11 , 2019
XVIII. mendeko Irlandako herri kanturik ezagunenetakoa dugu Whiskey in the Jar. Abestiaren highwayman edota kaminoetako lapurra dugu nagusia eta bere bizimoduaren gorabeherak kontatzen dizkigu balada honek, bere andrearen traizioa barne. Thin Lizzy taldeak 1972an bertsio elektriko entzungarria grabatu zuten, hura izan zen taldearen nazioarteko osperako lehenengo urratsa. Beste talde askok […]

Honekin lotuak