Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara, Nekazari txikien inguruko erreportajea eraman dute azalera. Pelloren Zubiriaren erreportajea izan dugu hizpide ;turismoa, milioika mundutar aberatsen luxu masifikatu baina lurrak jasan ezin hori. Bilbo Hiria irratia lizentzia gabe geratu dela ere ekarri dute aldizkarira. Tartea bukatzeko atzo Lander Arbelaitzek izandako epaiketa komentatu dugu, Hizkuntza eskubideen urraketa bategatik informatzeagatik, atzo bertan epaitegira joan behar izan zuen deklaratzera. Deklarazio honen ostean epaiketa dagoen ala ez dagoen erabaki beharko dute. Komunikazio sektorearen aldetik elkartasun handia izan du.
Deskargatu hemen.