Araba atzean utzi eta gaur Bizkaira sartuko da #korrika #klika

Euskalgintzako taldeek eta erakundeek elkarrekin egin dute Korrikako kilometro bat. Zubia izan zen ikur aurreko Korrikan: Santiagoko zubia, Hendaia eta Irun artekoa, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko lotura. Edizio honewtan korrikaren ekuadorean egin dute ekitaldia Bastidan. Aurreko martxoaren 23an Pasaiako Albaola museoan hasitako “Aro berriari Klika” izeneko dinamikaren jarraipena izan da. Egun horretan, euskararen normalizazioa azkartzeko konpromiso zehatzak hartu zituzten 30 gizarte-eragilek, eta gaurko ekitaldian beste 18 eragile batu zaizkie; besteak beste, Nafarroako Gobernuak, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak. Korrikak aurrera jarraitzen du eta gaur Bizkaian egingo ditu lehenengo kilometroak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Joseba Zabala, Eko-Oiz elkartean, Oizpean, ingurumenaren alde. Posible dela erakusten

az. Api 10 , 2019
2008an ekin zioten abenturari, existitzen ez zena sortzen, eta posible dela erakusten ari dira. Betean dabil Joseba (garapen iraunkorrean buru belarri sartu zen behinola, familia eta historia berreskuratzeko argiak piztuta) eta taldea ekinean. 2500dik gora bazkide dira 2019an. Autofinantzatutako proiektua, to! Talde lan polita izan da hasieratik, hori oinarrian, antza. […]

Honekin lotuak