MUSIBLA #135: TOC, The Weather Station, Badge Epoque Ensemble, Sarah Mary Chadwick, Ezpalak, Jarv Is…

Mungiako TOC taldearen azken grabazioak kateatuta gauzka. Punk rock iluna, freskoa, ongi egina. Zidazun du izena grabazio horrek eta bertara sartzen bazarete egonaldi luze eta oparoa egingo duzue horko abestietan barrena. Guztiz gomendagarria. Kanadara goaz hurrengo taldearen bila. Egia esan azken bolada honetan Kanadatik oso musika interesgarria heltzen ari da. Kasu honetan Tamara Lindeman-ek zuzentzen duen The Weather Station taldea ekarri dugu euren azken grabazioarekin: Ignorance. Belusezko soinuak. Erritmo eta kadentzia gozagarriak dakartza hurrengo taldeak: Badge Epoque Ensemble. Self Help du izena azken lanak eta sailkatzeko zaila den arren, esan dezagun jazz, soul eta pop soinuek bat egiten dutela euren proposamenean.

Melbournetik dator Sarah Mary Chadwick. Pianoaren laguntza soilarekin bere ahotsa eta testuak loratzen dira gordin. Me and Ennui are Friends, Baby izena duen bere azken diskoan indar berezi bat sumatzen da. Disko hunkigarria. Arlo Parks doa hurrengoa. Azken bolada honetako disko kutunetako bat da Collapsed in Sunbeams, soul soinuak kadentzia atseginak. Grises taldeko Eñaut Gaztañagaren beste proiektu batekin goaz orain. Zestoan jaio da Ezpalak taldea eta aurki kaleratuko dute euren azken (bigarren) disko luzea. Bitartean taldeak kaleratutako bi abestirekin konformatu behar. Indarra. Bukatzeko Jarvis Cocker, orain Jarv Is izenez agertu da Beyond the Pale grabazio zoragarrian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kirol Eskirol : Bizikleta gainean ibili gara, txikitako gurpiltxoak kenduta, aske!

az. Mai 12 , 2021
Ziortza Villa ezagutu dugu, denbora luzeko lasterketetan trebatutako txirrindularia, hirutan Europako txapelduna izandakoa ultrairaupen proban. Ander Okamika bisitatu dugu, triatloiak egitetik Burgos BH taldeko txirrindulari profesional izatera pasa den lekittarra. Mañariko bizikletero handia ere ezagutu dugu, Unai Uribarri, Eisser Hirumet taldeko zuzendaria. Horiek guztiak eta GURE kolaboratzaileen ekarpenak entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210511_kirol_eskirol_04.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak