MUSIBLA #48: Karen Dalton, Ro, John Murry, Txomin Artola, Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak, Courtney Barnett

Saio honetako lehenengo gonbidatua Karen Dalton izango da, Amerikako blues abeslari bikain honek Sweet Subtitute eta Something on your mind abestiak utziko dizkigu, segidan Matadeixen sortutako proiektu berri bat, Ro izenez eman dute argitara llhunbean esan-eginak izeneko singlea. John Murry-k liluratu gintuen bere The Graceless Age disko bikainarekin eta gertutik jarraitu dugu bere ibilbidea, gaurkoan A Short History Of Decay izeneko diskoa ekarri dugu. Txomin Artolaren Belar Hostoak disko gogoangarria da zinez, rock progresiboan kokatu daiteke lan hau nahiz eta folk ukitu nabarmenak ere badituen, 1978an kaleratu zuen disko honetatik bi abesti aukeratu ditugu. Hurrengo gonbidatuak Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak ditugu, Hasparnetik datorren proiektu berri honetatik bi abesti entzungo ditugu Dei of the last day eta Gaueko xoria. Amaitzeko Courtney Barnett-en Tell me how you really feel diskotik bi kantu bikain.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Anita Parker doinu dantzagarriekin dator bigarren lanean

ar. Aza 27 , 2018
Anita Parker taldeak “Anita Parker II”, bere bigarren lan luzea aurkeztuko digu gaur. Jon Zubillaga izan da gurean, bigarren lanaren xehetasunak ematen. Kantu berriak doinu berriekin eta beste behin dantza egiteko gonbita luzatzera datoz. Urte gogorra bizi izan du taldeak; Shot estudioa erre eta elkartasunarekin berregitea lortu badute. Oraingoa Angel Katarainen […]

Honekin lotuak