Gaurko kantu gaia “Bette davis eyes” izan du Rafa Ruedak, Jackie DeShannon kantariaren kantua izan du hizpide. Kantari amerikarrak kantu ezagun askoren egilea dugu, emakumezko lehenengo konpositorea hartu izan da. Bere ibilbidea 1957an abiatu zuen, 1975ean grabatu zuen bere azken lana bere ahotsean, nahiz eta bere kantuak kantari askok kantatu izan dituzte. Bertsioak Kim Carnes, Kelly Minou, Gwyneth Paltrow, Taylor Swift eta Sexton Blake.
Europar mugetako politikak salatzea eta Durangon maiatzaren 5ean egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada europar ekimenean parte hartzera dei egin du gaur Ongi etorri errefuxiatuak plataformak. Gobernu zibiletik abiatuta atzerritar bulegora abiatu dira lore koroa eskuan zutela, Mediterraneoan hildako 35 mila pertsonen izen zerrenda eraman dute. Herrien Besarkada-El […]