Europar mugetako politikak salatzea eta Durangon maiatzaren 5ean egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada europar ekimenean parte hartzera dei egin du gaur Ongi etorri errefuxiatuak plataformak. Gobernu zibiletik abiatuta atzerritar bulegora abiatu dira lore koroa eskuan zutela, Mediterraneoan hildako 35 mila pertsonen izen zerrenda eraman dute. Herrien Besarkada-El Abrazo de los Pueblos ekimen deialdia egin dute ere gaurko ekitzarekin, gizateriaren defentsan, migratzaileen alde, eta horiek Europan libre mugitu ahal izatea aldarrikatzeko antolatu duten ekimena. Besarkada sinboliko hori maiatzaren 5erako deitu da, 12:00etan, ahal den Europako hiri eta herri gehienetan.
Deskargatu hemen.