Badator Bilboko FANT Zinemaldi fantastikoa. Maiatzaren 2an abiatuko da eta 11 arte iraungo du aurtengo 25. edizioak. Edizio berri honen programa aztertu dugu jaialdiko zuzendari Justo Ezenarrorekin. Ostegunean abiatuko da jaialdia Jack Taylor-en omenaldiarekin eta ostiralean inaugurazio gala izango da Campos Eliseos antzokian. Ondoren Joe Pennaren Artico pelikula proiektatuko da eta 23:00etan FANT laburrean euskal Filmak.
Bizkaiko Harrera Sareak KAIA informazio puntua zabaldu berri du. Luis Iruarrizaga kalearen 9. zenbakian. Leku hau, pertsona migranteak haien eskubideei buruz jakiteko eta instituzioen partetik edo era autogestionatu baten bidez, dauden beste hainbat baliabide jakinarazteko ere erabili daiteke: ostatuak, osasuna, elikadura, asiloa, etab. Informazioa eskaintzeko eta jasotzeko ere balioko du […]