POTTO: Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketa eta potojorran

Ez du etenik bertsoak Potto saioan. Gaurkoan ere prosa eta kantua uztartu ditugu eta Eibar-Bilbo bidaia egin!
Azaroaren hondarrean izan ziren bi saio aztertu ditugu eta bertso-kantuen aukeraketa diktatoriala eskaini.
Azaroaren 24an, domekarekin, Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketaren jaialdian, kantuan izan ziren Champion Leagueko bertsolariak (Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus); Bilbon, berriz, azaroaren 28an, eguenarekin eta Xake kulturgunean… POTOJORRAN Bilboko bertso-eskola geriatrikoaren bertso-afarian, GURE bertsolariak kantuan (Aitor Esteban “Garrote”, Mikel Galartza “Coca-Cola”, Ana Picallo “Single”, Axier Goñi “Suelto” eta Joseba Barandiaran “Potoman”)

Biba bertso terrorismoa, biba POTOJORRAN!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gau Irekiaren 8. edizioa ospatuko da larunbatean

ol. Abe 13 , 2019
Artez eta kulturaz beteko ditu Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoak Gau Irekiaren jaialdiak. Sarean Kultur Elkarteak antolatzen duen 8. edizio honetan ehunka doako jardueraz beteriko 60 espazio egongo dira orotariko publikoaren parte-hartzea sustatzeko. Hiriko kultura parte-hartzailearen esparruan erreferente garrantzitsua bilakatu da ekimen hau. Hamaika jarduera dakartza jaialdiak […]

Honekin lotuak