Gaurko saioan, POTTO irratsaioko lagunek bertsolari gazteen ahots freskoa eta kantua ekarri digute. Hala, Gipuzkoako eta Nafarroako Eskolarteko txapelketak izango ditugu gozagai, Azpeitian eta Leitzan hurrenez hurren jokatu ziren finaletako alerik preziatuenak ekarri dituzte uhinetan barna, bertsozaleen buru-belarrien gozagarri. Agenda-proposamena ere badago gure POTTO saioan, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak bizirik eta presente dirauen seinale.
Gaurkoan EHUko Lan Harreman fakultatean antolatutako Berrikuntza sindikala jardunaldiak izan ditugu hizpide. Jon Bernat Zubiri ekonomialaria batu zaigu saiora. Gazte enpleguan, soldatapeko zerbitzu ekonomikoen eraketa berria izan du ardatz. Gazteak presente dauden sektore berri askotan ez dira sartu sindikatuak, baina horietan sartzeko zailtasunak ere badauzkate. Estrategia sindikal komunikatiboak berritzeko eztabaidarako […]