Martxoaren 31n Bilboko euskalduna Jauregian Erabakitzeko eskubidearen aldeko jardueran ziklo bat itxi eta beste bat abiatu zuen Gure Esku dinamikak.Bertan jakinarazi zuen erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko duela, horren inguruan berba egin dugu, erreferenduma, bide berria, etorkizuneko erronkak. Josu Etxaburu bozeramailea izan da gurean.
Gaurko saioan Neil Diamond kantari Estatu Batuarraren “Red red wine” hautatu du Rafa Ruedak. 1960ko hamarraldiaren hasieran hasi zen abestiak idazten, Broadwayko Brill Building musika-industriarako. 70hamarkadan Juan Salvador Gaviota filmaren soinu-bandarekin, filmak berak baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Beautiful Noise (1976) diskotik milioi bat disko baino gehiago saltzea lortu zuen. […]