Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, eta Baiona daude haren ibilbidean. Josu Etxaburu […]

Gure Eskuk agerraldi bat egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, eta erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko, “adierazpenetatik harago, proposamenak egiteko, zirrikituak bilatzeko, alternatibak lantzeko eta indarrak biltzeko” dei egin die legebiltzarkideei. Josu Etxaburuk azpimarratu du “Erabakitzeko eskubideak herri eztabaida serioa eta sakona behar du, eguneko […]

Martxoaren 31n Bilboko euskalduna Jauregian Erabakitzeko eskubidearen aldeko jardueran ziklo bat itxi eta beste bat abiatu zuen Gure Esku dinamikak.Bertan jakinarazi zuen erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko duela, horren inguruan berba egin dugu, erreferenduma, bide berria, etorkizuneko erronkak. Josu Etxaburu bozeramailea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190514_gureeskudago.mp3 Deskargatu hemen.