Euskal Herriak une politiko berezia bizi du: Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta EAEan autogobernua sakontzeko aukerak zabaldu dira, eta horrek burujabetzaren inguruko eztabaida berritu du. Testuinguru horretan jaio da Gure Eskuren Herritu dinamika, herritarren ekintzan oinarritutako proposamena, euskal komunitatea indartu eta herritartasuna modu ikusgarrian adierazteko. Txartel, pegatina edo pin baten […]

Gernika-Palestina, Gure Esku eta Gu ere Bai plataformek agerraldia egin dute, bihar Bilbon, jokatuko den partidaren garrantzia azpimarratzeko. Argi adierazi dute indarrean jarraitzen duen genozidioari ezetz esateaz gain, herriek libre izateko duten eskubidea, euskal selekzioen ofizialtasuna eta palestinar herriarekiko elkartasuna. Sektore guztietako pertsonek egin dute bat biharko egunarekin; horien artean, […]

Larunbat honetan, ekainak 7, Bilboko Autonomia kalea ikurrinez beteko da. Gure Eskuk antolatutako mobilizazio nazionalak herritarrei dei argia egin die: Euskal Herriaren ikurra den ikurrina eskuan, kaleetara ateratzeko eta burujabetzaren aldeko aldarria egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da La Casillatik, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean. Josu Etxabururen esanetan […]

Azaroan Euskal Herriak erabaki mobilizazioa iragarri zuten Gure eskuk, Herri Libre Bat ekimenaren bidez, ehun lagun baino gehiagoren atxikimenduarekin. Mobilizazio hori ekainaren 7an Bilbon egingo da, eta helburua da Euskal Herriko estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lortzea. Herriz herri egindako aurkezpenetan eta eragile ezberdinekin izandako bileretan argi geratu […]

Gure Esku-k herrialde batzarretara deitu du ekainaren 7ko mobilizazioa prestatzeko. Urtarrilaren 21ean Bizkaikoa izango da, Zornotzan egingo dute. Josu Etxabururekin berba egiteko aukera izan dugu. Euskal Herriko lurralde ezberdinetan estatus politikoa berritzeko beharraren inguruko kontzientzia gero eta argiagoa dela uste du. Gaur egungo autogobernu mailak nahikoak ez direla azpimarratu du, […]

Gure Esku plataformarentzat urte erabakigarria izango da burujabetzan aurrera egiteko, eta horretarako baldintza egokiak daudela uste du. Burujabetza lortzeko bidean herritarren mobilizazioa ezinbestekotzat jota, herrialde batzarrak antolatu ditu, ekainaren 7an egingo den manifestazioa prestatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250113_gureesku.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, eta Baiona daude haren ibilbidean. Josu Etxaburu […]

Gure Eskuk agerraldi bat egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, eta erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko, “adierazpenetatik harago, proposamenak egiteko, zirrikituak bilatzeko, alternatibak lantzeko eta indarrak biltzeko” dei egin die legebiltzarkideei. Josu Etxaburuk azpimarratu du “Erabakitzeko eskubideak herri eztabaida serioa eta sakona behar du, eguneko […]

Larunbatean, Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat entitate sozialek antolatuta, Pirinioetako Bidea ekimena egingo dute. Horrekin, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko 300 mendi baino gehiago argituko dituzte, Euskal Herriko eta Kataluniako autodeterminazio-eskubidea inoiz baino argiago ikustea helburu.Dena prest eta ondo antolatu dago dagoeneko baina azken zehetasuna ezagutzeko Amalur Alvarez dugu gurean. […]

2022ko uztailaren 2an, euskal eta katalan herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi- lerro bat osatuko dute Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dute. Pirinioetako Bidea Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean […]