M26: EH Bilduk Bilborako aldaketa gobernua proposatzen du, Bilbotarrentzako gobernatzeko asmoz

Udal hauteskundeen jarraipenean gaurkoan bigarren elkarrizketa izango dugu Bilbo Hiria irratian. Uriolarekin elkarlanean Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Jone Goirizelaia Ordorika abokatua  da EH Bilduren hautagaia da. Politikan urte asko eman ditu. Pertsonen hiria egin nahi duela azpimarratu du. Bilboren bigarren eraldaketa gidatzeko asmoz aurkezten da hauteskundeetara. Langabeziari aurre egiteko hirian dauden desberdintasun sozialak areagotzeko ezinbestean inbertsioa egin behar dela nabarmendu du. Bilboko udalak duen aurrekontua handia da eta banaketa aldatu beharra dela azpimarratu du. Bi Bilbo ikusten ditu, erdigunean non bizitza kalitatea altua den eta auzoetako Bilbo. Auzoetako desberdintasunak “gobernatzen egon direnen alderdien politiken ondorio zuzenak dira”. Auzoetatik bira egin ostean argi ikusi dute auzo askok arazo berdintsuak dituzte, mugikortasuna, ekipamendu falta… Parte hartzearen inguruan ere aldaketak eman behar direla. Turismoaren inguruan galdetuta “ordenantzak” martxan jartzeaz gain ikuskaritza bultzatuko dutela azpimarratu dute. Azpiegitura handien inguruan galdetuta “eraldaketa lasaitasunez” egin behar dela azpimarratu du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: HODEIK GUSKOAGO DU OLERKIAK SORTZEA KIROLEAN ARITZEA BAINO

lr. Mai 18 , 2019
Lur oso kirolzalea da eta gainera trebetasun handiko neska edozein kirol praktikatzerakoan. Hori dela eta jende guztiak berarekin jolastu nahi izaten du. Hodeiri ordea olerkiak sortzea gustatzen zaio. Bere eskolan  modan dagoena futbolean jolastea zenez. Ez zuen ondo pasatzen,  herriko plazan talde berri batekin topo egin eta beraiekin olerkiak eta […]

Honekin lotuak