Lur oso kirolzalea da eta gainera trebetasun handiko neska edozein kirol praktikatzerakoan. Hori dela eta jende guztiak berarekin jolastu nahi izaten du. Hodeiri ordea olerkiak sortzea gustatzen zaio. Bere eskolan modan dagoena futbolean jolastea zenez. Ez zuen ondo pasatzen, herriko plazan talde berri batekin topo egin eta beraiekin olerkiak eta bertsoak sortzen hasi denerarte. Gaur beraien emanaldia ikustera joango gara!
Maiatzeko loreak prest ditugu Potto saioan. Gaurkoan Santutxun urtero egiten diren udaberriko bertso-jaialdietara begiratu eta zapatuarekin batera izandako kantu eta errimak ekarri ditugu uhinetara. Lau bertsolari ziren kantatzekoak: Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio. Baina, azkenean, Arkaitz ondoezik izan zen eta haren ordez Ibon Ajuriagogeaskoa izan zen […]