Aferak bertso dinamikaren laugarren edizioa hasiko da Deustun apirilaren 14an

Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak Aferak bertso dinamikaren laugarren edizioa antolatu dute. Pandemiak antolaketa baldintzatuta, aurten, Deustuko Bidarte Udaltegian izango dira saioak. Apirilaren 12, 21 eta 28an eta maiatzaren 5ean eta 12an izango dira saioak arratsaldeko 19.00etan beti. Pandemia dela eta, musukoa jantzita kantatu beharko da, eta aforoa eta segurtasun distantziak mantendu beharko dira.

Antolatzaileek adierazi dutenez, dinamika honen helburu nagusia bertsolaritza, kultura eta euskara sustatzea da baina horrez gain, bertsolari gazteei plaza bat emateko aukera ere bai. Aurreko urteetan saioek tematika orokor bat izan dute, eta bertsolariak mozorrotuta kantatu izan dute, baina orain birusa dela medio, tematikarik gabeko saioak izango direla iragarri dute antolatzaileek. 

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Erdu antzerki jaialdia apirilaren 23tik 25era Harrobian

al. Api 12 , 2021
ATX Teatroak, Bilboko Udalaren Bilbao Aurrera Planaren finantziazioarekin eta Harrobia Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, ERDU! Bilboko Haur Antzerki Jaialdiaren lehenengo edizioa aurkezten du. Lehenengo edizio hau apirilaren 23tik 25era bitartean izango da. Formatu ertain eta handiko haur eta familiei zuzendutako antzerki ikuskizunen lau proposamenek osatzen dute programa. Jaialdia […]

Honekin lotuak