Pentsatzen jarriz gero baliteke ohartzea eguneroko bizitzan Matematikarekin etengabeko harremana dugula. Edonork informazio ugari jasotzen du egunero, eta gero eta gehiago Matematikarekin zerikusi handia duen informazioa. Prezioen indizeak, langabezia-tasa, portzentajeak… Matematikaren garrantzia begi bistakoa da. Martxoak 14 Matematikaren Nazioarteko eguna dugu, Nerea Casas Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Zientzia eta Matematika Dibulgaziorako Elkartearen presidentea izan dugu gurekin. Matematikaren edertasuna mintzatu zaigu eta gaurko egunerako antolatutako ekintzen errepasoa egin dugu. BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak martxoaren 14an egingo dute ekitaldia Bizkaia Aretoan.
Deskargatu hemen.