Fridays for Future mugimenduko gazteek protesta egingo dute ostiralean Bilbon. Greta Thunberg 16 urteko gazte suediarraren ereduari jarraikiz, mundu osoan hedatu da Ostiralak Etorkizunarentzat mugimendua, klima aldaketaren aurkako mugimendua. Ostiralean eguerdian ekintza egingo dute eta arratsalderako manifestazioa deitu dute. Argi dute etorkizun hobea izateko orain borrokatu behar dutela, Klimaren berotzearen kontra borrokatzen ez bagara, ez dugu sekula lortuko ezberdintasun sozialak gainditzea. Nerea mugimenduko kidea izan da gurean.
Deskargatu hemen.